diplomática ING-0099
Copiar transcripción Boletín informativo de CNT Guipuzcoa · Otoño 2001
Aurrera
Tiempos de guerra, tiempos de represión
Gerra piztiaren
bihotzera iritsi da
Gerran gaudela esaten digute. Noren aurkakoa den ez baldin badakigu ere. Izan ere, Bush eta Schroederek ordezkatzen duten «mundu zibilizatuaren» gobernuek hainbeste basakeria egin edo lagundu dituzte hainbeste tokitan, etsai gehiegi dituztela. Urrunago joan gabe, hilabete honek, irailak, data triste ugari ekartzen dizkigu gogora, Chileko kolpearekin hasi eta Nagasaki eta Hiroshimako bonba atomikoetaraino – holokaustoaren ondoren, azken mendean gertaturiko ekintza ankerrenak.
Baina, oraingoan zertxobait ezberdina da, piztiaren bihotza ikutu bait du eta, gainera, hain Hollywood erara, batzuk pelikula bat zelakoan geundela. Iraken gaineko argi artifizialak edo Belgradoren zati bat birrindu zuten bonbak baina ikusgarriagoa. Telebisaturiko beste sarraski bat, baina oraingoan behar bada mendebaldeko militarrek idatzi ez duten gidoiarekin. Berriz ere biktima ugari, gehiegi, giza bizitzak – berdin dio nazionalitateak, denek berdin pairatzen dute sugarren menpe hiltzen direnean.
Gerra guztietan gertatu ohi den bezala, dagoeneko nabarmenen da propagandak nahastu egiten duela benetako informazioa eskaini beharrean: Pittsburgheko hegazkina, bidaiariak izan ziren kontrola berreskuratu nahi izan zutenak, heroi nazional bihurtuz orain dioten modura, edo hasieran esan zen bezala Estatu Batuetako gerra hegazkinek bota zuten? Zergatik harrapatu zituen erasoak itxuraz ustekabean EEBBetako baseak ordu batzuk lehenago alerta egoeran bazeuden? Seguruenik, inoiz ez dugu pelikula osoa ezagutuko, baina norbaitek esana da gerraera baten atzean zein dagoen jakiteko nori onuratzen dion galdetu besterik ez dagoela.
New Yorkeko hilketa masiboak eta Pentagonoari eginiko erasoak ez ditu seguruenik afganoak onuratuko, edozein lantokik berau deusezten duen bonbak baina gutxiago balio duen herrialdea, munduari gogorarazi dioten moduan. Ez eta Pakistandarrei, zein zuen gobernuak aurrekontua xahutu duen bonba atomikoa lantzen, pobreziarekin amaitzen saiatu beharrean. Palestinarrei ere ez die mesederik egingo; izatez, Arafaten odolarengatik ez balitz, honez gero ezabatuak baitleudeke. Ez du ezer onik ekarriko munduko behartsuentzat, orain ez bait da egongo diru publikoetatik armamentu gastura desbideratzea oztopatuko duenik. Azken hau ohizko formula bat da jendeari produktuak erosteko adina soldata ez emateagatik krisi estrukturalean eta merkatu bila dabilen ekonomia kapitalista baten sustapenerako.
Oposizioko mugimenduentzat ere, mundu hobeago bat aldarrikatzen dugunontzat, ez da ezer onik etorriko, ekintza mota honek beldurra bakarrik sortzen bait du. Eta beldurrak jendea bere balizko babesleen ingurura bilduarazten du: panikoa sortzen da, gatazka beliko handi guztien aurretik izan ohi den psicosi kolektiboa agertzen da, edozein izan daiteke «nazioarteko terrorismoaren» kide izatearen susmagarri (etsaia zenbat eta nahasiagoa, jende gehiago sartzen da susmagarrien zakuan). Laister ikusiko ditugu euroamerikar eskuadroiak planetako edozein bazterretan lurrartzen «erresistentzia» guneren bat «garbitzeko» aitzakiarekin eta inork konturik atera ezingo dizkielarik. Gaur, inoiz baina gehiago, erresistitu beharra dago: gutxi batzuen ekintzak (gobernukoak izan edo ez) herri oso bati leporatzeko tentaldiari eutsi. «Barbaroen» aurkako «mundu zibilizatuaren» gurutzada berriari eutsi - ez da gure gerra, ez dezagun bertan parte hartu, ahal den bitartean egin diezaiogun aurka. Edo, New Yorkeko ahotsek dioten legez:
«Indarkeriaren aurkakoak gara, bai Estatuak eta baita Erlijioak legitimatzen badu ere... Ke eta errautsaren usaina eta abertzaletasun sutsuak giroa betetzen duenean, hildakoen zenbaketa hemen, eta ziur aski beste hainbat tokitan aurrera doan bitartean, anarkosindikalistok argi eta tinko egon behar dugu. Sendien malkoak ikustea lazgarria da, betidanik izan den modura, baina bai hemen eta baita munduko beste hainbat tokitan ere, gertakera latz hauek sorrarazten dituzten gaitzak ezabatu arte jarraitu behar dugu».
CNT AIT
Gipuzkoa
Plaza Golf 4, · Lasarte